miércoles, 31 de mayo de 2017

Catálogo de exposiciones del pintor Xavier Álvarez de Eulate (2014-2107)

En Ediciones Franciscanas Arantzazu hemos publicado recientemente un catálogo para recoger las distintas obras pictóricas del artista franciscano Xavier Álvarez de Eulate que, desde 2014 y en años consecutivos, se han mostrado al público en la Basílica de Santa María del Coro de San Sebastián en las cuatro exposiciones realizadas hasta la fecha con la seria motivación de dar a conocer el arte del creador de las vidrieras del Santuario de Arantzazu y contribuir al reconocimiento artístico y público que merece.

Siguiendo el criterio del crítico Edorta Kortadi, la Provincia Franciscana de Arantzazu, la Fundación Arantzazu Gaur y la asociación Arantzazuko Adiskideak han organizado cuatro muestras temáticas en torno a distintas series que Álvarez de Eulate trabajó, en pequeño y gran formato, a lo largo de su actividad plástica. La primera exposición reunió catorce Santas Faces del autor. En 2015, la muestra concentró veintiuna interpretaciones del motivo bíblico de la Zarza ardiendo. La abstracción más pura se hizo presente, un año más tarde, con dieciséis Espacios para una aparición, espacios coloristas para la reflexión y la contemplación. Y la cuarta exposición, que abrirá sus puertas el próximo 25 de abril, recoge otros dieciséis trabajos de la serie Paisajes del pintor.

El nuevo catálogo abarca una mínima parte de la producción pictórica del creador prolífico (y humilde) que fuera Álvarez de Eulate. Su catálogo completo recoge más de 600 obras entre cuadros y esculturas. Copioso legado que desde Arantzazu continuará divulgándose con ahínco (a pesar de su deseo de pasar desapercibido en los circuitos del arte).


Xavier Álvarez de Eulate margolariaren erakusketa-katalogoa (2014-2017)

Xavier Álvarez de Eulate artista frantziskotarren margolanak oinarri izanik, 2014.az geroztik, urtero-urtero eta gaur egun arte, Donostiako Santa Mariako Basilikan antolatu diren lau pintura-erakusketetan publikoaren ikusgai jarri diren obrak jasotzen dituen katalogoa kaleratu berri du Edizio Frantziskotarrak argitaletxeak. Erakusketok Álvarez de Eulateren artea publikoari gerturatzeko asmoa eta margolari bezala zor zaion ospea aitortzeko xedea izan dute.

Edorta Kortadi arte-kritikoaren irizpideari jarraiki, Álvarez de Eulatek haren ibilbide plastikoan, formatu handian zein txikian, landu zituen serie desberdinetako laurekin osatu dituzte Arantzazuko Frantziskotarren Probintziak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak publikoari erakutsitako bildumak. Lehen erakusketak autorearen hamalau Aurpegi Santu hartu zituen. 2015ean, Sasia sutan motibo biblikoaren hogeita bat interpretazio hautatu ziren. 2016. urtean, abstrakzio puruaren aldeko apustua eginez, Agerkunderako espazioak saileko hamasei margolan jarri ziren ikusgai; gogoetarako eta kontenplaziorako espazio koloretsuak horiek. Eta 2017ko erakusketak, apirilaren 25ean inauguratuko dena, Paisaiak saileko beste hamasei obra erakutsiko ditu.

Katalogo berriak, interesdunek eskuragarri dutena, Álvarez de Eulate kreatzaile prolifikoaren (eta umilaren) pintura-ekoizpeneko zati txiki bat baino ez du jasotzen. Haren katalogo osoak, margolanak eta eskulturak batuta, 600 lanetik gora hartzen ditu. Oparoa da ondarea. Arantzazutik, gogo betez, gizarteratzen jarraituko dena, gainera (arte-zirkuituetan ez nabarmentzeko artistak zuen borondatearen gainetik).

0 comentarios :

Publicar un comentario